XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Ezta, desapentki, hola,
Sekûla nurbait bahitzen,
Ezpeita jûjatû gabe,
Ihur, ihuiz, kundenatzen!

A. EIHERA

Bortha arrunt zabaltûrik,
Elkhitzen deitzûgû khatiak
Ta anhartin errekeiten
ûkhari, zankhoko zauriak.

(Denak erretira beren alde).

Satanak
HAMABIGERREN JELKHALDIA Sar exkerretik: Los Veles, Nabarrako errege-ordaria, bere tropareki; Sar eskûiñetik: Laroche, Kapitaiñ frantsesa, bere soldadueki. (1636).

Donibane Lohitzûne eta Ziburuko batalla.

LOS VELES

Ixtantian, gerla hori,
Gogo hunez dût eginen
Eta, ene tropareki,
Etsaiak erhautsiren!

LAROCHE

Gerla nahi badûzie,
Eginen dûgû batalla.
Bena hobe zûnûkie
Hebentik hûrrûn juaitia!

LOS VELES

Asmû-lûz balin bazide,
Gûdûka dûgû eginen.
Bena ez dûdarik ûkhen:
Bizik tûtzie galduren.

(Batalla - Khiristik eskapa. Los Veles teatrin soldadueki).